Pello Zabala lagunaren beharrik ez dut izan zalantza guztiak
argitzeko. Tenporek Anoetarako giro txarra iragarri dute. Tenporena
gezurra bada hobe.
Hotza naizela diote, pragmatikoa. Bakero hitz eta pitz, esan eta
jardun, baina gero zelaian ezebez. Zelaian zerbait egiten dutenean hasi
bedi goizuetarra oraingoz saldu ezina dena saldu nahian.
Hotza naiz baina nik ere badut nire bihotztxoa. Eta futbola niretzat
sentimendua denez, bihotz horretan Realak badu bere lekutxoa.
Horregaitik min egiten dit partidua hasi aurretik gure jokalariak
txistukatzea. Neuri buruari harrika aritzeak ez du zentzurik.
Modak moda dira eta moda izaten jarraituko dute. Reala Anoetara joan zenean, "lo chic" Realeko bazkide egitea zen. Orain kapitalean "lo chic" zezen plazara saskibaloia ikustera joatea omen da. Inor ez dago soberan baina Anoetan ez dira faltan botako.