Gurasoekin. Hazi. Komunio txikia ospatuz Amenabarkoan oparitu berri zidaten baloia zulatu zitzaidan. Igande arratsaldean Kas bat bi basotan Urangan. Riojanonean attitteren bila joan, agurtu eta paga kendu. Bar Azpeitiako saltsa usaina. Egurtzako txanpinoiak. Pastorkuan Kenpesen gola eta Argentina munduko txapeldun. Eguzkitzako rabak. Niza inauguratu zutenekoa. Montañan Joxe Takolo Everesteko lagunekin. Eperrako pakumana. Bordatxoko Juanita. Ondarbideko Joxemai motza. Garmendipeko kantina zaharra.
Bakarrik. Bizi. Egurtza berriko eromena. Eguzkitzako tximerruakeriak. Montañako aldrebeskeriak. Etxe Zuriko solasaldiak. Pikuako ahaleginak. Elurrako beroaldiak. Txarliko atakeak. Pastorkuako afariak. Hotel Izarrako luxuak. Aitonenako larunbat gauak. Juantxoko San Inazio egunak. Kiruriko ezkontzak.
Guraso. Robertoneko afariak. Berdeko pintxoak. Loiola hoteleko ospakizunak. Eguzkitzako plater konbinatuak. Plazako giroa.
Laburtzeko, Eguzkitzan esnatu, Hartzubin hazi, hezi eta bizi (lo ez beste dena) eta Fideon Patxiterapia.
Eta igande arratsaldean Sikiatrikoko, Usabiaganeko pizarrako futbol emaitzak.
Eta Ondarbideko eta Polikiroldegiko mostradore atzeko urteak.
Nor nintzateke ni zu gabe, zuek gabe. Eutsi.