Korrika arrakastatsua izan da. Hurrengoa etorri bitarte, segi dezagun, artzain berriak dioen bezala, poliki-poliki, pausoz pauso, gure hizkuntzaren bidea eginez. Korrikarik gabeko sasoian, gaztaroan, nirean, Eman eta zabal ezazu zioen leloak. Ene ama maitea. Ai, kamarada. Nola aldatu den mundua oso urte gutxitan. Eman eta zabaldu? Petraldu, hartu eta eskatu da txanpon berria. Ez hobea, ez okerragoa, dagoena. Adinaren talaiatik begiratu eta ikusten dudana. Nik aurrekoa nahiago nuela aitortuko dizut, baina inoiz ez dizut esango hobea zenik, igarotakoa hobea zela aitortzea zahartrosiaren sintoma argiena baita. Garaian garaikoa. Kilometro zero.
Eman eta zabal ezazu. "Pilotak niri zor? Ez, ez, naizen dena nik zor diot pilotari". On Jon Ander Albisu handiak esana. Amen. Nik ere naizen ia dena kazetaritzari zor diot. Eskerrik asko.
Marrero, Marrero.