Abuztuko oporraldia amaitu bezain laister, martxan da xjauzolanean.
Iraileko tristurei aurre egiteko eta musika jaialdi xume batekin eman
nahi zaio hasiera ikasturte berriari. Inguruko eta herriko talde
ezberdinek joko dute Irailaren 17 eta 18an, AuzoRocken lehen edizio
honetan, Zortzi talde izango dira guztira: ostiralean, 20:00etatik
aurrera Arantzetan, Azkaiter Pelox eta Abaro entzuteko
aukera izango da eta larunbatean berriz, 18:00etan hasi eta afalordura
arte In Your Face, Pill Head, Bronze, Dark Code eta Karkaba
izango dira, giroa jartzeaz arduratuko direnak.
Xj auzolaneanek
bere aldetik, Bodega taberna zabalik izango du ekimenak dirauen
bitartean, aurrekontuari aurre egin ahal izateko.
Hurbildu,
entzun, dantzatu eta gozatu!