Azaroaren 19an, ostirala, kantu afaria antolatu da Xanjuandegin, Xj auzolanean eta Baigeraren artean. Helburuak, kanturako kulturari bultzadatxo bat ematea eta, nola ez, arratsalde atsegin bat pasatzea dira.
Arratsaldeko 19:00etan hasiko da saioa, xanjuandegiko Baigeran (Baigera II), kantu txikiteoarekin, trikiti eta kitarrak lagunduta. 21:00etan amaituko da, afaltzeko orduan alegia. Baigera IIn izango da afaria eta ondoren kantuz jarraitzeko aukera izango da, nahikoa egin arte!
Afarirako txartelak, 15 eurotan, Baigera Ien (kalekoan) eta Baigera IIan (Xanjuandegikoan) edo xjauzolanena@hotmail.com helbidean eskatuta eskuratu ahal dira.
Gustuko izango zaizulakoan, ostiralean ikusiko gara!