Maindire gorriak balkoietara!

Erabiltzailearen aurpegia Xanjuandegiko Auzo Elkartea

Iaz, amona mantangorriren irudi eta koloreekin lepoko zapiak izan baziren auzoko festetan, aurten maindireekin dator festa batzordea.

Ekimenak bi helburu nagusi diru. Alde batetik, auzoa kolore biziz betetzea, ahalik eta balkoi gehienetara iritsiz. Bestetik eta maila berean, auzotarren parte hartzea bultzatzea festetan.

Maindireek mantangorriren koloreak eta irudiak dituzte, "Gora Xanjuandei!!!" irakur daitekeelarik bertan. Oraingoz, Izaro eta Niza tabernetan daude salgai. Jadanik, auzoko balkoi batzuetan ikus daitezke. Animatu zu ere!

Festetako informazio guztia hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide