Xj auzolaneaneko kideek, batzarra burutu zuten Irailean. Hiru urteko
ibilbidearen ondoren, bilakaeraren balorazioa egin eta aurrera begireko
lan ildoak zehaztu zituzten.
Helburu, auzo komunitatea sortzea
dute. Horretarako hainbat bitartekoren inguruan ere urratsak emateko
beharra azaldu dute. Bitarteko nagusietaz, ekimenak, lokala, bitarteko
ekonomikoak, antolakuntzaz eta bitarteko komunikatiboez aritu ziren
batzarrean.
Ekimenak eta lokala
Ekimenak helburu
izan beharrean, auzo komunitatea indartzeko tresna moduan kokatzea izan
da urrats garrantzitsuetako bat. Gauza bera gertatu da lokalarekin.
Antolakuntza
Xj
auzolaneaneko kideak, 21 inguru izatera iritsi dira eta horrek
antolakuntza beharrak handitu dituela ondorioztatu dute, besteak beste
lan taldeak eta talde iraunkorra sortuz. Bestalde, auzotar sare bat
osatzeko erronka ere euren gain hartu dute, festetan adibidez, ehun bat
auzotarrek hartu zuten parte antolakuntzan.
Bitarteko ekonomikoak eta komunikatiboak
Edozein
eragilek bezala ezinbesteko zutabeak dira hauek. Auzo elkartearen
kasuan, autonomia ekonomikoa izateari garrantzia eman zaio. Ekonomiari
dagokionez, gestioan findu deharra azpimarratu da.
Bileran hartutako erabakiak akta batetan jaso dituzte.
informazio guztia: www.blogak.com/xjauzolanean