Aurreko astean aurkeztu zuen Azpeitiko Udal Gobernuak kanpaina hau. Bertan, herritarren parte hartzea bultzatu nahi da 2012ko aurrekontuak egiteko. Herri kontseiluan azaldu zutenez, auzoka eta arloka egingo dira batzarrak. XJ auzolaneanek, Sanjuandegin abenduaren 28an egingo den batzarrean parte hartzeko asmoa agertu du eta auzotarrei ere bertara gerturatzeko dei egin die.
XJ auzolaneanek bere iradokizun propioak landuko ditu batzarrerako. Proposamenak, auzo ikuspegian egingo ditu eta ez taldearen beharretan zentratuta. Auzotarrei ere, auzo ikuspegiaren parte hartzen saiatzea proposatzen die.
Info+: blogak.com/xjauzolanean