XJ auzolanean, lokala zabaltzeko prestatzen ari da

Erabiltzailearen aurpegia Xanjuandegiko Auzo Elkartea 2012ko urt. 23a, 19:01

Hiru urte baino gehiago pasa dira, XJ auzolanean auzorako lokal bat eskatzen hasi zenetik. Ordutik ez dio utzi eskaera honek lehen mailako izateari: 350 sinadura bildu ziren, auzoko komertzio eta taberna ugarik ere atxikimendua adierazi zioten ekimenari…

Ordutik, euria egin du eta XJ auzolaneanek bere kabuz lokal bat alokatzea erabaki zuen. Orain arte bere beharretarako erabili izan du biltoki bezala, bilerak egiteko, festetan dirua ateratzeko… nahiz eta auzotarren batek behar izan duen guztian inongo oztoporik gabe erabili izan duen.

Baina jauzi berri bat emateko unea dela erabaki du auzo eragileak eta epe motzean auzoaren eskura jarri nahi du lokala. Horretarako dagozkion lanak egiten ari dira auzotarrak azken asteetan. Zoritxarrez, oraindik Azpeitiko Udalak ez dio irteerarik eman gai honi. Gaur egun, diru laguntza bat besterik ez du ematen, lokalaren alokairua ordaintzera ere iristen ez dena. Auzoa ez dago bada zain egoteko, lau urtera doa eskaera hau eta gehiegi dira auzoak merezi duen lokaltxo bat eskura izan dezan.

info+: www.blogak.com/xjauzolanean

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide