Sanjuandegiko festak 2018

Mus txapelketaren eta kantuz girotutako gauaren ostean, Mantangorri hartzeko prest dago Sanjuandegi

Erabiltzailearen aurpegia XJ Auzolanean 2018ko eka. 1a, 12:58

Asteazkeneko bertso afariaren ostean, festa giroak jarraitu zuen atzo Sanjuandegin. Kantujirak abestiz girotu zituen auzoko txokoak arratsalde partean, eta dozenaka lagun animatu zen haiekin batera euskal kantak abestera. Ongi Etorri erretegian, aldiz, mus txapelketa jokatu zuten, 21:00etan hasita. Aurten txapela auzoan gelditu da, eta Pituk eta Etxanizek eraman dute etxera. Txapelketa jokatu bitartean musika iritsi zen Jim Clark tabernaren atarira. Han zuzenekoak eskaini zituzten Talka eta Erein musika taldeek, eta giro polita sortu zen haien doinuen bueltan. Osteguneko egitaraua itxita, gero eta gertuago dago Mantangorriren etorrera. Izan ere, gaur, Gazte Eguna, iritsiko da auzora, 19:00etan. Haren aurretik giza katea irudikatuko dute, 18:45ean.

Hona hemen gaurko egitaraua: 

18:50: Txosna irekiera.

19:00: Matangorriri ongietorria.

19:05: Buruhandien eta erraldoien kalejira, trikitilariekin.

21:00: Gazte afaria.

23:00: Areto dantza emanaldia, Jose Mari Orbegozoren eskutik.

23:00: Aurrez aurre, Azken Sustraiak eta Laket taldeen kontzertuak.

Ondoren, Meritron, P4UL eta Kanpax DJ-en emanaldia txosnan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide