Otsaileko Zaharrak Berri atala osatzen duen argazkia Azpeitiko zezen plazak historian zehar izan duen indarraren erakusle da. Urte guztian zehar, ohikoak izaten dira era bateko ala besteko hitzorduak gune horretan: herri kirol erakustaldiak nahiz pentatloiak, zezenaren bueltako hitzorduak, desafioak... 1974ko irudi honek erakusten duenez, orain bakarrik ez, lehen ere jendetza mugitzen zuten zezen plazako jarduerek. Arturo Delgado estudioko argazki honetan, Endañeta eta Mendizabal ageri dira, harri jasotze proba batean.
(Argazkia: Arturo Delgado estudioa / Kutxateka)
Uztarriak herritarrak animatu nahi ditu etxean gordeta dituzten argazki zahar eta esanguratsu horiek hartu, eta atal honetan partekatzera. Argazkia emailez bidal daiteke–azpeitia@ukt.eus– edo eskura eman daiteke – Soreasu auzoa zg., Dinamoa sormen gunea–.