Txalupa bat Urola ertzean

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri

(Argazkia: Indalecio Ojanguren)

Estazioko eta Enparango zubien tarteak XX. mendearen lehen erdian zuen itxura ikus daiteke Indalecio Ojangurenen argazki honetan.

Argazkiaren bazterretan ezkerretik eskuinera, Enparan dorretxea, Frantziskanetako eliza eta komentua, horien aurrean lantoki bat ibai ertzean, Enparango zubia, eta Enparan kaleko etxeen atzeko baratze eta lorategien ibai aldeko hormak. Eta erdian, Urola ibaia, ertzean txalupa eta guzti.

Indalecio Ojanguren eibartarraren (1887-1972) bilduma aberatsaren alea da 2024ko ekaineko Zaharrak berri atalaren protagonista. Ojangurenen beste lan askotan bezala, Gure Gipuzkoa webguneko argazki honetan ez dator zehaztuta argazkiaren data, baina Estazioko eta Enparango zubien tarteak XX. mendearen lehen erdian zuen itxura ikus daiteke bertan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide