Saninazioak Loiolan, duela 108 urte

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2024ko abu. 4a, 09:00

Mazolariak, eta haiei begira umeak, Loiolan, 1916an. (Indalecio Ojanguren / Gure Gipuzkoa)

San Inazioren omenezko prozesioak ez dira, ez, atzo goizekoak. Indalecio Ojangurenen 1916ko argazki hau da horren erakusle.

Gauzak asko aldatu eta gauza asko aldatu dira XX. mende hasierako urteetatik, baina badira hainbeste ez edo oso gutxi aldatu diren erreferentziak ere.

Indalecio Ojangurenek 1916an atera zuen hil honetako Zaharrak berri saileko argazkia Loiolan, baina 2024ko azpeitiar gehienei ez zaie batere arrotza egingo: mazolariak, eta haiei begira hainbat ume, saninazioetan –San Inazio bigarrenez, agian–, basilikatik herrira bidean, kasu honetan. Izan ere, badira urteak abuztuaren 1ean parrokiatik Loiolara prozesiorik ez dela egiten, baina ordezkari politikoek jarraitzen dute Loiolara hots handiz joaten. Mazolariak aurretik dituztela joan izan dira duela oso gutxira arte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide