Bikien bilkura Loiolan

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2024ko ira. 1a, 09:00

Bikiak eta hirukiak Loiolako basilikako eskaileretan, 1978an. (Pepe Gil)

Adin ezberdinetako dozenaka biki eta hiruki elkartu ziren duela 46 urte Loiolan.

Loiolako basilikaren eskailera zabal dotoreak zenba ezin daitezkeen talde argazkien lekuko izan dira. Ezkontzak –nola ez–, bestelako familia ospakizunak, turistak, ikasleak, kinto juntadizoak... Loiola askoren bilkura toki izan da, baita hain ohikoak ez diren juntadizoena ere.

Zaharrak berri atalaren hil honetako argazkia da horren erakusgarri. 1978an, bikien bilkura egin zuten Loiolan, eta irudiko jendetza elkartu zen basilikako eskaileretan, egunaren oroigarri izango zen argazki jendetsua ateratzeko. Pepe Gilen argazkian ikus daitekeenez, adin ezberdinetako dozenaka biki eta hiruki elkartu ziren duela 46 urte –eguna zehaztu gabe dago– Loiolan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide