Ekaingo aurkikuntza, karrozara

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2025ko urt. 5a, 09:00

1970eko karrozaren protagonistak eta eramaleak. (Pepe Gil)

Duela 55 urteko San Sebastian eguneko umeen danborradan aitortza egin zioten Andoni Albizuriren eta Rafael Rezabalen aurreko urteko aurkikuntzari.

1969ko ekainaren 1ean aurkitu zuten Andoni Albizurik eta Rafael Rezabalek Ekaingo kobazuloa, eta hurrengo urteko sansebastianetan aitortza egin zioten jada bi azpeitiarren aurkikuntza garrantzitsuari.

Hain zuzen ere, umeen danborradako karroza eskaini zioten Ekaini duela 55 urteko hartan. Pepe Gilen argazkian, Historiaurreko gizonez mozorrotuta karrozan irten zirenak, urte hartako erregina eta haren ondokoak, eta karroza bultzatuz irten zirenak ikus daitezke.

BIDALI ZURE ARGAZKIA!

Azpeitia Gukak herritarrak animatu nahi ditu etxean gordeta dituzten argazki zahar eta esanguratsu horiek hartu, eta atal honetan partekatzera. Argazkia e-postaz bidal daiteke –azpeitia@ukt.eus helbidera– edo eskura eman, bulegoan –Dinamoa sormen gunea, Soreasu auzoa–.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide