Ekain ezagutzen

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri

(Argazkia: Pepe Gil)

1970eko data du Pepe Gilen bildumaren barruko argazki sortak. Besteak beste, Gil bera eta beste zenbait argazkilari ibili ziren irudiak hartzen kobazuloan.

Andoni Albizuri Katxo-k eta Rafael Rezabalek aurkitu eta hurrengo urtean, 1970ean, Ekaingo kobazulo barruan hartutako irudia da ekaineko Zaharrak berri honetarako aukeratutakoa.

1969ko ekainaren 8an aurkitu zuten bi azpeitiarrek Goi Paleolitoko altxorra, eta harrezkero ez dira asko izan margoz betetako haitzuloa barrutik ezagutzeko aukera izan dutenak, hango margoak-eta babesteko aurki itxi baitzuten Ekain. Kobazuloa aurkitu eta hurrengo urtean, besteak beste, Pepe Gil eta beste zenbait argazkilari ibili ziren irudiak hartzen han, eta orduko argazkia  da honakoa.

BIDALI ZURE ARGAZKIA!

Azpeitia Gukak herritarrak animatu nahi ditu etxean gordeta dituzten argazki zahar eta esanguratsu horiek hartu, eta atal honetan partekatzera. Argazkia e-postaz bidal daiteke –azpeitia@ukt.eus helbidera– edo eskura eman, bulegoan –Dinamoa sormen gunea, Soreasu auzoa–.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide