Xabier Madinaren kantaldia Berdura plazan

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2025ko ira. 7a, 09:00

Xabier Madina kantuan eta ikus-entzuleak adi, Berdura plazan. (Pepe Gil)

Azoka plaza zaharra lepo beteta zela eman zuen abeslariak irudiko kontzertua, duela 50 urte. Gaur dira bederatzi urte Madina hil zela.

Gaur, irailaren 7a, betetzen dira bederatzi urte Xabier Madina abeslaria hil zenetik. 1960ko urteetan hasi eta 1980ko hamarkadara bitartean, ibilbide oparoa egin zuen musikaren munduan Bilbon jaiotako azpeitiarrak.

Herrikideen babesik ez zuen falta izan ibilbide horretan. Horren erakusle dira, besteak beste, Pepe Gilen bilduman ikus daitezkeen hainbat argazki. Zaharrak berri atalean irailerako aukeratutako hau, esaterako: duela 50 urte, 1970ean, Madinak Berdura plaza jendez lepo zela eskaini zuen kantaldi batekoa da irudia.

BIDALI ZURE ARGAZKIA!

Azpeitia Gukak herritarrak animatu nahi ditu etxean gordeta dituzten argazki zahar eta esanguratsu horiek hartu, eta atal honetan partekatzera. Argazkia e-postaz bidal daiteke –azpeitia@ukt.eus helbidera– edo eskura eman, bulegoan –Dinamoa sormen gunea, Soreasu auzoa–.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide