Udazkena iritsi da eta, harekin batera, hasi dira kinta bazkari-afarietarako deialdiak argitaratzen.
Soldadutzara sasoi berean joatea egokitzen zitzaien kintoen eta haien urteroko juntadizoen oinordekoak dira gaur egun kinta bazkariak. Garai batean, kintoek egiten zituzten halako ospakizunak, urte edo sasoi beretsuan soldadu joandako gizonek, alegia. Soldadutzara joan beharra era kintoak aspaldi gelditu ziren atzean, baina horiek desagertu aurretik ere hasiak ziren gaur egungoen tanketako kinta juntadizoak; urte berean jaiotako gizon-emakumeen ospakizunak, alegia.
Horien lekukotza ematen du hil honetan Zaharrak berri atalerako aukeratutako argazkiak. 1984koa da argazkia, eta 1934an jaiotakoak, berriz, argazkikoak. Izarra hotela zenaren atarian, irribartsu ageri dira urte hartan 50 urte bete zituztenak, Pepe Gilen kamerari begira. Kinta juntadizoetan taldeko argazkiak ateratzeko ohitura mantendu da, baina ez argazki hori argazkilari profesionalen esku uztearena.
BIDALI ZURE ARGAZKIA!
Azpeitia Gukak herritarrak animatu nahi ditu etxean gordeta dituzten argazki zahar eta esanguratsu horiek hartu, eta atal honetan partekatzera. Argazkia e-postaz bidal daiteke –azpeitia@ukt.eus helbidera– edo eskura eman, bulegoan –Dinamoa sormen gunea, Soreasu auzoa–.