Lasao, joan den mende erdialdean

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2025ko aza. 2a, 09:00

(Argazkia: Jesus Mari Arritaonandiak 'Oroimen bizia' libururako utzitakoa)

Argazkia sanmartinetan ateratakoa den ezin jakin, baina astegun buruzuria ez zela izango dirudi, goi eta behe ageri den jendeari erreparatuta.

Azaroa sanmartinen hilabetea da –hilaren 11 da San Martin– eta, Bustinzuriko Errebalean edota San Martin egoitzan ez ezik, Lasaon ere ospatuko dituzte festak aurten.

Aitzakia horrekin aukeratu du Gukak Zaharrak berri ataleko hil honetako argazkia. Data zehatzik ez du Oroimen bizia liburuan Jesus Mari Arritaonandiak utzita erabilitako irudiak, eta sanmartinetan ateratakoa den ere ezin jakin Lasaon joan den mendearen erdialdean hartutako argazkia, baina astegun buruzuria ez zela izango dirudi, goi eta behe ageri den jende mordoskari erreparatuta: auzo sarrerako zubian emakumeak gehienbat; errepide zaharraren kontrako goiko tabernaren atarian, berriz, gizon multzoa.

BIDALI ZURE ARGAZKIA!

Azpeitia Gukak herritarrak animatu nahi ditu etxean gordeta dituzten argazki zahar eta esanguratsu horiek hartu, eta atal honetan partekatzera. Argazkia e-postaz bidal daiteke –azpeitia@ukt.eus helbidera– edo eskura eman, bulegoan –Dinamoa sormen gunea, Soreasu auzoa–.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide