Herenegun, abenduaren 5ean, bete ziren 45 urte Azpeitiko Institutuan hiru lehergailuk eztanda egin eta ikastetxe hartako goiko eraikinean kalte nabarmenak eragin zituztenetik. Komando Autonomo Antikapitalistek (KAA) bere gain hartu zuten 1980ko abenduaren 5eko eraso hura, Institutua Euskadin hezkuntza publikoak pairatzen zuen hondatzearen erakusle zela argudiatuta, garai hartan komunikabideetan jasotakoaren arabera.
Iturri horien arabera, 636 ikasle zituen 1980-1981 ikasturte hartan bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoak, BBB (gaztelaniaz, BUP) eta UBI (gaztelaniaz, COU) ikasten.
Pepe Gilen argazkiotan ikus daiteke lehergailuek eragindako kalteen zati bat.
Txikizioen beste irudi bat. (Pepe Gil)