Garai bateko suhiltzaileak

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri

Azpeitiko suhiltzaile boluntarioak, 1985ean. (Pepe Gil)

Duela 25 urte ireki zuten Arria auzunean Urolako suhiltzaileen parkea, baina hamar urte besterik ez dira suhiltzaile boluntarioak desagertu zirela. Garai batean, ordea, boluntarioak ziren Azpeitiko suhiltzaile denak.

Badira urteak joan eta urteak etorri asko aldatzen ez diren lanbideak, baina gehientsuenek bilakaera nabarmena ezagutzen dutela esan daiteke. Esaterako, suhiltzaile lana zein suhiltzailearen figura bera asko aldatu dira azken mende laurdenean.

Hain zuzen ere, duela 25 urte, 2001ean, ireki zuten Arria auzunean Urolako suhiltzaileen parkea, baina hamar urte besterik ez dira suhiltzaile boluntarioak desagertu zirela. Garai batean, ordea, boluntarioak ziren Azpeitiko suhiltzaile denak; eta horietako asko, udal langileak.

Pepe Gilen bildumako argazki honetan ageri dira 1985ean suhiltzaile boluntarioen taldea osatzen zutenak, beren jantziekin eta atzean kamioia dutela, plazan, udal ordezkariekin batera, Ignacio Aizpuru Odria eta Jesus Beobide Galarzari aitortza egin zieten egunean.

BIDALI ZURE ARGAZKIA!

Azpeitia Gukak herritarrak animatu nahi ditu etxean gordeta dituzten argazki zahar eta esanguratsu horiek hartu, eta atal honetan partekatzera. Argazkia e-postaz bidal daiteke –azpeitia@ukt.eus helbidera– edo eskura eman, bulegoan –Dinamoa sormen gunea, Soreasu auzoa–.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide