Helduentzako eta txikientzako sokamuturra izan zen atzo, igandea, Nuarben, Trinitate festetan. Arno ganadutegiko zezenak izan ziren, arratsaldez. Giro polita izan zen. Ohitura berreskuratu zenetik laugarren urtez segidan izan da sokamuturra Nuarbeko festetan, bertako festa batzordeak eta Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Nuarbetarrei eskerrik asko Zezen Beltzen izenean, festetan parte hartzeko aukera emateagatik eta beti izan duten irekitasunagatik.