'Use' irabazle errekortarietan, eta zezen plaza bete egin da

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2016ko uzt. 26a, 00:00

Eusebio Sacristan Use (La Seca, Valladolid, Espainia) izan da gaur Errekortarien Txapelketako Azpeitiko saioko garailea –argazkian, 8 zenbakiarekin–. Hamabi errekortari aritu dira, eta Jonatan Estebanez Peta eta biak geratu dira buruz burukorako. Zaleek aurten ere bikain erantzun dute, bete egin dutelako zezen-plaza. Zezen Beltz elkarteak eta Toropasion enpresak antolatu dute lehiaketa, udalaren laguntzarekin. Eskerrik asko denei!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide