Kanporaketa fase baten ondoren, hiru errekortaririk onenekin jokatu da finala. Bakoitzak errekortea gutxienez behin egin behar izan du, eta libre izan dira nahi adina errekorte edo jauzi egiteko.
Guztira, sei zezen atera dituzte, Gregorio de Oliveira eta Fermin Bohorquez ganadutegikoak.
Berriz ere ehunka ikusle izan da Azpeitiko zezen plazan. Giro ederrean igaro da dena.
Zezen Beltz elkartearen partetik, eskerrik asko haiei, eta laguntzaile guztiei.
Pablo Martin Guindi eta Eusebio Sacristan Use, sari-ematean. (Uztarria)