Oraintxe dela 30 urteko San Sebastian festetako udalaren orduko egitarauan (urtarrilaren 20koan) ikus daiteke (argazkian) ez zela sokamuturrik izan, ez hamabietan, ez lau eta erdietan, ohi bezala.
Andoni Unanue garai hartako sokamutilak Soka ez da eten dokumentalean (2011) esan zuen "festa negargarriak" izan zirela haiek, jendeak esaten zuela hura ez zela Azpeitia. Urte bereko karnabaletan bai, izan zen sokamuturra. Ordukoak dira irudiok:
2) 1991ko sansebastianetan ez, baina karnabaletan bai, izan zen zezena Azpeitian. Ordukoak dira bideo irudiak. @uztarria pic.twitter.com/KqQyIjkggo
— Zezen Beltz elkartea (@ZezenBeltzAzp) January 18, 2021