Urriaren 16an eta 17an itzuliko da Zezen Beltz asteburua

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2021ko urr. 1a, 12:33

COVID-19agatik iaz ez zen izan Zezen Beltz asteburua. Aurten, ordea, bueltan da berriz ere. Urriaren 16an (larunbata) eta 17an (igandea) izango da aurtengo Zezen Beltz asteburua. Pandemia dela-eta oraindik osasun neurri batzuk badirenez, ez da plazako eta Artzubiko ekitaldirik izango, besteetan bezala. Perdillegiko jolas tokian eta zezen plazan izango dira, segurtasun neurriekin.

Hona hemen 2021eko Zezen Beltz asteburuko ekintzen egitaraua:

Urriak 16, larunbata.

– 12:00: zezen txikiak umeentzat, Perdillegiko jolas tokian.
– 17:00: Grand Prix ikuskizuna, zezen plazan.

Urriak 17, igandea.

– 12:00. zezen txikiak umeentzat, Perdillegiko jolas tokian.
– 17:00: uztaiekin erakustaldia, nesken errekorte ikuskizuna, gizonezko errekortariak eta errekortari gazteak, zezen plazan.

Grand Prixerako eta errekortarietarako sarrerak egongo dira, 5 eurotan. Datorren asteartean, Korrale, Mendizabal, Jim Clark, Intz, Berdie eta Eguzkitza tabernetan eskuratu ahal izango dira sarrerak, eta, egunean bertan, salgai egongo dira zezen plazako leihatilan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide