San Martin egunaren bueltan ospatu ohi dituzte Errebaleko festak. Gainontzeko jai guztiek bezala, Errebalekoek ere etena izan zuten iazko urtean, eta aurten berreskuratu dituzte ospakizunak. Auzotarrek ez dute egitaraurik prestatu, baina Zezen Beltz elkarteak zezenaren bueltako ekintzak antolatu ditu, jai horietan ohikoa den moduan.
Hain zuzen ere, eguerdi partean, zezen txikiak izan dira, Arno ganadutegiaren eskutik. Arratsaldean, berriz, helduen sokamuturra izan da, 16:30etik 18:00etara; kasu horretan, Lopene ganadutegiak jarri ditu zezenak. Jende ugari bertaratu da ekintzetara.
Honako bideo hau ere osatu du Zezen Beltz elkarteak gaurko irudiekin: