Karnabalak 2022

Karnabaletan bai zezena!

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2022ko ots. 12a, 09:02

2020ko jai karnabaleko irudi bat, Erdikaleko irteerakoa. (Javier Bastida)

Azpeitiko Udalak eta hainbat eragilek atzo egindako bileran, COVID-19ari buruzko osasun egoera eta Labiren neurriak aztertu, eta erabaki zuten karnabalak egitea aurten. Sokamuturra ere izango da, hortaz.

Iazko Errebaleko festetan salbu, sokamuturra azkena orain dela bi urte izan zen; orduan ere, inauterietan (orduko argazki bilduma)

Jai karnabala (otsailak 27)
12:00-12:30: helduen sokamuturra. Bergarako Zezenak ganadutegia.
16:30-20:00: helduen sokamuturra. Bergarako Zezenak.

Astelehen karnabala (otsailak 28)
11:00-12:30: txikien sokamuturra, eta plazan zezen txikiak eta poniak. Arno.
16:30-20:00: helduen sokamuturra. Lopene.

Astearte karnabala (martxoak 1)
07:00-09:30: helduen sokamuturra. Lopene.
16:30-20:00: helduen sokamuturra. Arno.

Oharra: 16 urtetik beherako lagunek debekatua daukate helduen sokamuturreko ibilbide barruan egotea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide