Umeen danborrada 2022

Igandean helduen sokamuturra izango da, umeen danborradaren egunean

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2022ko mar. 7a, 10:11

Pandemiagatik San Sebastian Egunik izan ez denez, udalak eta eragileek erabaki dute hil honen 13an (igandea) umeen danborrada egitea, eguerdian. Arratsaldean, berriz, helduen sokamuturra izango da. Ganadutegia: Saka.

Beraz, San Sebastian Egunaren moduko bat izango da datorren igandekoa, nahiz eta 12:00etan ez den zezenik izango. Udalak egunotan emango ditu umeen danborradako xehetasunak.

16:30ean hasiko da sokamuturra, eta, arratsaldeko saioetan bezala, 20:00etan bukatuko da. Ibilbidea, ohikoa.

Saka ganadutegiko (Arriola auzoa, Deba) zezenak izango dira oraingoan protagonista. Saka garai batean etortzen zen Azpeitiko sokamuturrera; aspaldiko urteetan, ez. 1997an, orduko jabe Asensio Artetxek buruak saltzea erabaki zuen, haiei laguntzen ibiltzen ziren bi laguni: Asier eta Iñigo Arrizabalaga anaiei —egun, Asierrek segitzen du ganadutegiarekin—. Saka saninazioetan etorri izan da, Pilotalekura —zezena lotu gabeko saioa izaten da—.

Argazkian, Saka ganadutegiko idisko bat, herri bateko saio batean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide