Karnabalak 2023

Karnabaletako sokamuturraren ordutegiak eta ganadutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea

Iazko jai karnabaleko helduen sokamuturra. (Jexux Artola)

Igandean, astelehenean eta asteartean izango da helduen sokamuturra, hilaren 19, 20 eta 21ean. Txikiena, astelehen goizean.

Jai karnabala (otsailak 19)

12:00-12:30: helduen sokamuturra, Bergarako Zezenak ganadutegia.
16:30-20:00: helduen sokamuturra, Bergarako Zezenak ganadutegia.

Astelehen karnabala (otsailak 20)

11:00-12:30: txikien sokamuturra, eta plazan zezen txikiak eta poniak, Arno ganadutegia.
16:30-20:00: helduen sokamuturra, Saka ganadutegia.

Astearte karnabala (otsailak 21)

07:00-09:30: helduen sokamuturra, Bergarako Zezenak ganadutegia.
16:30-20:00: helduen sokamuturra, Lopene ganadutegia.

Oharra: 16 urtetik beherako lagunek debekatua dute helduen sokamuturreko ibilbidean egotea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide