Zezen Beltz: 15 urte, 15 lorratz

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea

Zezen Beltz elkarteak hamabost urte bete ditu, eta familia argazkia atera du gaur, pilotalekuan, sorreran bezala (argazkian). Asko izan da urteotan egindakoa: egituratu, Errekortarien Txapelketa, entzierroak, elkartearen asteburua, ikus-entzunezkoak, kanpora irteerak, egoitza, sokamuturraren 500. urteurrena, genero aldetik pausoak, herritarrei aitortza, ekarpen soziala, komunikazioa eta transmisioa…

Zezen Beltz: 15 urte, 15 lorratz erreportajea, Zezenbeltz.eus-en aletua, bideo eta argazkiekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide