Giro ederra bigantxetan

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea

Gaur hasi dira San Inazio festak, eta arratsaldean Pilotalekuan bigantxak izan dira, 16 urtetik gorako lagunentzat. Giro ederra izan da. 

Hemen bigantxetako egitaraua:

Uztailak 30 (igandea), San Inazio bezpera.
– 17:30ean, Pilotalekuan. Ganadutegia: Ibiri.

Uztailak 31 (astelehena), San Inazio eguna.
– 12:30ean, Pilotalekuan. Ganadutegia: Arno.
– 17:30ean, Pilotalekuan. Ganadutegia: Lopene.

Abuztuak 1 (asteartea), San Inazio bigarrena.
– 17:30ean, Pilotalekuan. Ganadutegia: Ibiri.

Abuztuak 2 (asteazkena), San Inazio hirugarrena.
– 07:00etan, Pilotalekuan. Ganadutegia: Saka.

Aurten ezingo dira egin entzierro txikiak eta zezen txikiak, lege batengatik. Zezen txikien ikuskizunak ere arautzeko eskaera egin zaio Eusko Jaurlaritzari.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide