Errebaleko festetako sokamuturra, Artetxenean ere bai

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea

Errebaleko festetako iazko helduen sokamuturra.

Larunbat honetan izango da Errebaleko San Martin festetako helduen sokamuturra, 16:30-18:00 artean, berrikuntza batekin: aurten zezena Artetxenean ere ibiliko dute, Errebaleko ohiko lekuan ez ezik. Ganadutegia: Lopene.

Aldiz, Errebalean aurten goizez ez dira izango txikien zezena eta poniak, 16 urtetik beherakoentzako animalia ikuskizunetarako Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritako debekua dela eta. Aurtengo saninazioetan ere ez da entzierro eta zezen txikirik izan, ezta urrian Zezen Beltz asteburuan txikien sokamuturrik ere.

16 urtetik beherakoentzako ikuskizun horiek lehenbailehen arautu ditzatela eskatzen ari da Zezen Beltz elkartea.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide