Larunbatean izango da Buztintzuriko Errebaleko jaietako sokamuturra

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2024ko aza. 4a, 09:25

Zezena Errebalean, iaz. (Ihintza Elustondo)

Iazko berrikuntza mantenduko da: Errebalean, ohiko lekuan ibiltzeaz gain, Artetxe aurrean ere ibiliko da zezena. (azaroak 9: sokamuturreko argazkiak)

Larunbat honetan, azaroaren 9an, 16:30ean, hasiko da da Buztintzuriko Errebaleko San Martin festetako helduen sokamuturra. Iazko berrikuntza mantenduko da: Errebalean, ohiko lekuan ibiltzeaz gain, Artetxe aurrean ere ibiliko da zezena. Herritarrek zein zezenzaleek sokamuturraz gozatzeko aukera izan dezaten, zezenaren aldaketak eta loturak zehaztuta egongo dira aurrez.

Irteera, ohi bezala, Urtzi taberna aurrean izango da. Behin hamar minutu igarota, Artetxenera mugituko da zezena. Han bost minutu inguru ibili ondoren, zezena aldatuko da. Leku aldaketa dela eta, bigarren zezena Artetxenean botako da; hori ere 10 minutu inguru ibiliko da kalean, eta ondoren, sokamutilen laguntzaz, mugituko da Errebalera. Beste bost bat minutu han ibili ondoren, zezena kamioira sartuko da.

Ibilbidea eta aldaketak horrela izango dira sokamuturrak irauten duen bitartean, 16:30etik 18:30era gutxi gorabehera. Horrela egitearen helburua da sokamutur saioa dinamikoagoa izatea. Zezena loturaz mugituko den bakoitzean abisua emango da; beraz, arretaz ibili, mesedez.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide