Inauteriak 2025

Bergarako Zezenak eta Lopene ganadutegien txanda, karnabaletan

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea

Iazko Elegante Eguneko helduen sokamuturra, Erdikaleko irteeran. (Ziklix)

Igandean, astelehenean eta asteartean izango da helduen sokamuturra. Bergarako Zezenak eta Lopene ganadutegietako zezenak ariko dira hitzordu horietan.

Karnabaletako sokamuturraren ordutegiak eta ganadutegiak dira honako hauek:

Jai karnabala (martxoak 2):

  • 12:00-12:30. Helduen sokamuturra (Bergarako Zezenak ganadutegia).
  • 16:30-20:00. Helduen sokamuturra (Bergarako Zezenak ganadutegia).

Astelehen karnabala (martxoak 3):

  • 16:30-20:00. Helduen sokamuturra (Lopene ganadutegia).

Astearte karnabala (martxoak 4):

  • 07:00-09:30. Helduen sokamuturra (Bergarako Zezenak ganadutegia).
  • 16:30-20:00. Helduen sokamuturra (Lopene ganadutegia).

Oharra: 16 urtetik beherako lagunek debekatua dute helduen sokamuturreko ibilbidean egotea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide