Utzi du soka Igor Sagardogik. Sokamutila iazko karnabaletan zen lagatzekoa (ikus elkarrizketa), baina emakume baten bortxaketa zela-eta karnabalak astelehen eguerdian bertan behera geratu ziren. Herenegun utzi zuen soka, sansebastianen aurretik iragarri zuen moduan. Astearte Karnabal arratseko bideo honetan aitortu du oso gustura bukatu duela ibilbidea.
Sagardogik bere agurraz esan du bizi izan dituen "karnabalik ederrenak" izan direla. Sokamuturreko irteera denak egin ditu. "Bonba pasatu dut", zioen herenegun, eta bere agurra pozik ospatu duela. 2014an hasi zen sokamutil lanetan.
Astearte goizeko zezenean sokamutilen, sokamutil ohien eta lagunen aitortza jaso zuen, sokamuturra Pilotalekura eraman zutenean (ikus argazkia).