"Aukera polit bat" baliatuta

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea

Roman Azkue 44. Sokamuturra argazki lehiaketaren irabazleak sari banaketan egindako adierazpenekin bideo hau egin du Zezenbeltzek.

Roman Azkuek irabazi du Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatutako sokamuturreko 44. lehiaketako lehen saria. Lehengo larunbatean izan zen sari banaketa. Azkuek esan du astelehen karnabalean jende heldua gaur egun egunez ere izaten dela mozorrotuta, eta "aukera polit" hori baliatuta atera zuela argazki sariduna.

Aurrez aurre izena du Roman Azkueren argazki saridunak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide