XVI. Zezen Beltz Astebururako prest!

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2025ko ira. 29a, 17:04

Iazko Gran Prix ikuskizunaren une bat. (Unax LarraƱaga)

Urriaren 18an eta 19an izango da aurtengoa. Urtero legez, egitarau zabal eta oparoarekin dator Zezen Beltz Asteburua. Grand Prix ikuskizunak ez du hutsik egingo: urriaren 7tik aurrera erosi ahal izango dira sarrerak.

Hemen dugu berriro ere Zezen Beltz asteburua. XVI. edizioa beteko du aurten, eta urriaren 18an eta 19an izango da.

Urtero legez, egitarau zabal eta oparoa antolatu du Zezen Beltzek bere asteburua ospatzeko. Hona hemen, urriaren 18ko eta 19ko hitzordu guztien zerrenda:

Urriak 18, zapatua

  • 12:30. Bigantxak, Done Jakue kalean, 16 urtetik gorakoentzat.
  • 17:00. Grand Prixa, zezen plazan.
  • Ondoren, zezen bolaztatuak, 16 urtetik gorakoentzat.

Urriak 19, igandea

  • 12:00. Txahal saiheskia, solomo eta oilasko erretzea eta dastatzea, Done Jakue kalean.
  • 12:30. Bigantxak, Done Jakue kalean, 16 urtetik gorakoentzat.
  • 17:15. Helduen entzierroa, Artzubitik plazara eta buelta.
  • Ondoren, zezen bolaztatuak, Artzubian, 16 urtetik gorakoentzat.

Grand Prix-erako sarrerak

Gogoratu, urriaren 18ko Grand Prix ikuskizuneko sarrerak urriaren 7tik aurrera izango direla salgai tabernetan. Eta egunean bertan ere izango da erosteko aukera, zezen plazako leihatiletan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide