Inauteriak 2026

Sokamuturreko bideo irudirik zaharrenek, 50 urte

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea

1976. urteko Azpeitiko sokamuturreko bideoa da honako hau. Botijo idisko mitikoa ageri da, sokamuturraz dagoen bideorik zaharrenean.

1976. urteko Azpeitiko sokamuturreko bideoa da goikoa, ia lau minutukoa. Horiek dira sokamuturraz dauden bideo irudirik zaharrenak. Botijo idisko mitikoa ageri da.

Irudiak zezena plazan eta Artetxenean lotuta zegoela grabatutakoak dira, eta bukaeran sokamutilak soka Errebalera eramaten ikusten dira.

Dauden datuen arabera, Botijo-k dauka errekorra Azpeitiko sokamuturrean: hamahiru urtean segidan aritu zen. Marka handia da. Albizu ganadutegikoa zen. 1971n ekarri zuten aurreneko aldiz, Albizu herrian estreinatu zen urtean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide