Lau urte eta gero, aurtengo Zezen Beltz Asteburuan zezen txikiekin 16 urtetik beherakoentzako ekitaldiak gauzatzeko aukera edukiko dugu, eta nola ez, aukera hori baliatzeko asmoa daukagu. Urriaren 17an eta 18an izango da aurtengo Zezen Beltz asteburua, eta bi egunetan, larunbatean zein igandean, Erdikalean gora sokamutur txikia eginez hasiko dugu eguna.
Horretarako, sokan joango diren neska-mutilak behar ditugu, Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako gaztetxoak hain zuzen, eta oraindik ere badago izena emateko aukera; hilaren 11ko 12:00etan bukatuko da. Sokamutil edo sokaneska bezala aritu nahi dutenek, edo haien gurasoek, info@zezenbeltz.eus helbidera idatzi beharko dute, honako datuak zehaztuta: izen-abizenak, telefono zenbaki bat, gurasoen baimena eta egitasmoan parte hartu nahi duen eguna –zapatua, igandea ala biak–. Behar baino gaztetxo gehiagok izena ematen badute, zozketa bidez erabakiko da zeintzuk parte hartuko duten.
Animatu parte hartzera!