Bizilagunak ez dira aukeratzen

Erabiltzailearen aurpegia Zinekluba 2012ko urt. 9a, 13:01

Gastón Duprat eta Mariano Cohn zuzendariek beraien seigarren lan honetan, tragedia, satira eta komedia elkartu dituzte, lan original, entretenigarri, argi eta elkarrizketa zaindudun  bat aurkeztuz.

Filmak, konponbiderik ez duela dirudien bizilagunen arteko gatazka bat kontatzen du. Bi etxe banatzen dituen horma soil batek bi mundu, bizitzeko bi modu bana ditzakeela erakutsiz.

Le Corbusier arkitekto suitzar ezagunak Hego Amerika osoan etxe bakar bat disenatu zuen. Leonardo (Rafael Spregelburd) disenatzaile prestigiodun bat eta bere familia bizi diren La Plata hiri Argentinarreko etxe dotorea.

Hormaren,  beste aldean berriz, Victor (Daniel Aráoz), bigarren eskuko autoen saltzaile bat bizi da. Gatazka, Victorrek argi gehiago eduki ahal izateko lehio berri bat ireki nahi duenean hasiko da. Ordura arte ezagutzen ez ziren bi pertsonek elkarren berri izango baitute.

Andrés Duprat-ek sinaturiko gidoiak eduki sinboliko argia du. Bi bizilagunen arteko istuluaren hasiera hasieratik: 'Sólo quiero un poco del sol que a ti te sobra' erantzungo dio Victorrek Leonardori.

Bizilagunen arteko talka aitzakiatzat hartuta, Argentinatik kanpo ere, edonon bizi den egoera soziopolitiko eta klase gatazkaren kritika  bat da film hau.

Noiz: Urtarrilak 12, osteguna, gaueko 21:30etan

Non: Soreasu aretoran

Zenbat kostatzen da: 3 €

Izenburua: El hombre de al lado

Zuzendariak: Mariano Cohn eta Gastón Duprat

Aktoreak: Rafael Spregelburd eta Daniel Araoz

Iraupena: 101 min

Herrialdea: Argentina

 

 

Aprobetxatu zine klubaren eskaintza hau, martxotik aurrera, zine klubik izango den ere ez dakigu eta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide