Udaberria, uda, udazkena, negua. Familia eta lagunak. Maitasuna eta goxotasuna. Poza eta tristura. Esperantza eta desesperantza. Konpainia. Bakardadea. Jaiotza bat. Heriotz bat. Denbora pasatzen
Gerri (Ruth Sheen) terapeuta eta Tom (Jim Broadbent) geologoa. Urte luzeak ezkonduta daramatzaten eta itxuraz behintzat zoriontsu direla dirudien bikotea da. Beren seme Joe (Oliver Maltman), abokatua, mutilzahar gelditzeak arduratzen ditu biak. Buruhauste horrek ez dio uzten ikusten Gerriri bere lankide Marick (Lesly Manville) zenbateraino behar duen bere laguntasuna.
Bikote ezkondu zoriontsu baten eta beren inguruko hain zoriontsu ez diren lagun, senitarteko, bizilagun, lankide, eta abarrei buruzko historia bat da Mike Leigh-en 2010eko lan hau.
Zahartzaroak norberari eta ingurukoei dakarzkien arazoen gogoeta hunkigarria. Pesimista izatera iritsi gabe eta filmak dituen umore eta baikortasun printzak kontuan hartu arren, triste izaten jarraitzen duen zahartzaroari buruzko tragikomedia bat.
Noiz: Urtarrilak 26, osteguna, gaueko 21:30etan
Non: Soreasu aretoran
Zenbat kostatzen da: 3
Izenburua: Another Year
Zuzendariak: Mike Leigh
Aktoreak: Jim Broadbent, Ruth Sheen eta Lesley Manville
Iraupena: 129 min
Herrialdea: Erresuma Batua
Azkenik zure iritzia jakin nahi dugu. Lagun iezaguzu bi galdera hauek erantzunez.
Aprobetxatu zine klubaren eskaintza hau, martxotik aurrera, zine klubik izango den ere ez dakigu eta.