Porran parte hartzeko epea bukatu da.
Urola Komunikazio Taldeko (UKT) Uztarria eta Maxixatzen hedabideek porra antolatu dute larunbateko Zilarrezko LEB Kopako finaleko partidaren harira. Partida 16:30ean hasiko da, Bartzelonan.
Porran parte hartu nahi dutenek larunbateko 14:00ak arteko epea izango dute aukera. Emaitza asmatzen duten parte-hartzaileen artean, ISBk emandako motxila bat eta Azpeitiko Txintxu gozotegian bi lagunentzako gosaria zozkatuko dituzte Uztarriak eta Maxixatzenek. Partida bukaerako emaitza zehatza inork asmatuko ez balu, porrako parte hartzaile guztien artean egingo da zozketa. Bi hedabide horiek partida amaitu bezain laster egingo dute zozketa, eta orduan jakinaraziko dute zein izan den porraren irabazlea.