Porran parte hartzeko epea bukatu da.
Urola Komunikazio Taldeko (UKT) Uztarria eta Maxixatzen hedabideek porra antolatu dute larunbateko Lagun Onak-Anaitasuna derbiaren harira. Partida 16:00etan hasiko da, Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian.
Porran parte hartu nahi dutenek larunbateko 15:00ak arte izango dute horretarako aukera. Emaitza asmatzen duten guztien artean Elustondo banaketen, Zabala harategiaren eta Fernando Villegas arraindegiaren produktuz osatutako saski bat zozkatuko dute Uztarriak eta Maxixatzenek. Parte hartu, eta zorte on!