Gabonetako lehiaketa

Porran parte hartzeko epea bukatu da.

Gabonetako lehiaketa

Gabonetako lehiaketa

Bidali iezaguzu zuk zer eskatzen diozun 2021 urteari eta erantzun guztien artean zozketa egingo dugu.

Urolako Komunikazio Taldeko (UKTko) hedabideek martxan jarri dugu urteko azken lehiaketa. 2020 urtea zaila bezain berezia izan da, eta atzean uzteko irrikaz gaude. Gabon gehigarriaren azalean urte berriari eskatzen dizkiogun desioak eta nahiak azaleratu nahi izan ditugu, eta, orain, zureak jakin nahi ditugu. Horretarako, ondo pentsatu zer eskatzen diozun 2021 urteari, eta idatzi ezazu jarraian. 

Erantzun guztien artean hedabide bakoitzeko zozketa bat egingo da.

Parte hartzeko epea: abenduaren 18tik urtarrilaren 8ra.

Nork har dezake parte? Lehiaketa irekia da, beraz, edonork har dezake parte.

Noiz jakinaraziko dira irabazleak? Urtarrilaren 11n, hedabide bakoitzean. 

SARIA:
K5 txakoliña (3 botila), K5 Bodegaren eskutik.
Arkume Latxa (pieza), Larsabi elkartearen eskutik.