Malen Amenabarrek (Larrabetzu, Bizkaia, 1994) irabazi du Markina-Xemeingo Udalak antolatzen duen Peru Abarka lehiaketaren ilustrazio alorreko saria. Guztira, hamalau ilustrazio lau aurkeztu dituzte aurtengo ediziora, eta Amenabarrena aukeratu du epaimahaiak. Lehiaketaren idazlanen alorreko irabazleak, Yolanda Larreategik, egindako testuan oinarrituta osatu ditu ilustrazioak Azpeitiko bizilagunak.
Irailaren 1era arteko epea izango du Amenabarrek ilustrazioak amaitzeko, eta Larreategiren testuekin eta Amenabarren ilustrazioekin osatutako bilduma urriaren 24an aurkeztuko du Markina-Xemeingo Udalak. Kaiola lanak "ekarpen berria" egiten duela azaldu du lehiaketaren epaimahaiak: "Testua abiapuntu hartuta, haratago doa marrazkiekin ilustratzailea,
Arte Ederretan graduatua da Amenabar, eta Txakur Gorria sormen kolektiboko taldeko kidea da gaur egun. Ez da Peru Abarka lehiaketa irabazi duen aurreneko aldia; izan ere, 2018an ere eskuratu zuen Domeka lana tarteko.