Mikel Susperregi ipuin kontalariaren saioa izan zen atzo liburutegian

Anartz Izagirre

Mikel Susperregi ipuinak kontatzen. (Azpeitiko Udal Liburutegia)

Hainbat ipuin kontatu zituen Susperregik atzoko saioan; besteak beste, lorito lotsagabearen ipuina eta igel aho handiarena.

Mikel Susperregi ipuin kontalariak saioa eskaini zuen atzo, astelehena, Udal Liburutegian. Hainbat gaztetxo joan zen ipuinak entzutera, eta Susperregik ipuin bat baino gehiago kontatu zituen: lorito lotsagabearen ipuina, igel aho handiarena, Azpeitiko espetxetik ihes egin zuten bi lapurrena eta abar. Datorren astelehenean, hilak 9, Iraitz Lizarragaren txanda izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide