Zozketa

Euskal Antzerki Topaketetarako sarrerak zozkatuko ditu Gukak

Erredakzioa 2025eko azaroaren 3a

Hiru ikuskizunetarako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu Gukak herritarren artean. 

Ostiralean hasi ziren Azpeitian 43. Euskal Antzerki Topaketak, eta ordudanik, herritar igaro dira Soreasu antzokitik. Azaroan zehar, guztira, 15 antzerki ezberdin taularatuko dituzte euskal taldeek Soreasun, eta Gukak, hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu zozketan parte hartzen duten herritar guztien artean. 

Ondorengo ikuskizunetarako sarrerak dira zozketako direnak: Tartean Teatroaren eskutik Ai gure juaneteak!, azaroak 7an, Dxusturi Teatroa eta Horman Posterren Ricardo III eta ni, azaroak 14an, eta azkenik, azaroaren 21ean, Eromen Elkartearen Burugabeak. 

Azaroaren 6ra arte parte hartu ahal izango da zozketetan, eta herritar orok du parte hartzeko aukera. Zozketa, ostegunean, 15:00etan egingo da eta Guka harremanetan jarriko da irabazleekin sarrerak kudeatzeko. 

Zozketan parte hartu nahi duenak hemen egin dezake.  

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide