Zuzenean

24. Korrika, zuzenean

Erredakzioa 2026ko martxoaren 28a

Gaur, 15:00ak pasatxo direnean, iritsiko da 24. Korrika bigarren aldiz eskualdera. Errezildik sartuko da, Azpeitira jaitsi, Zestoara joan eta atzera Azpeitira itzuliko da, handik Azkoitira joateko. Ikusi zuzenean Korrika non dabilen. 

Gaur arratsaldean Korrika eskualdean barrena nondik nora dabilen zuzenean ikusteko aukera izango dute herritarrek Gukaren webguneen eta Guka Telebistaren bidez, eta baita biharko Korrikaren amaierako ekitaldia ere. Bilbon izango da ekitaldi hori, 11:00etatik 13:00etara, eta han izango da Andoni Elduaien Gukako kazetaria, hainbat hedabidek elkarlanean egingo dute saioan parte hartzen. 

Horrez gain, 24. Korrikaren inguruko erreportaje zabal bat prestatzen ari da Guka, eskualdeko herritar ugariren testigantzekin eta irudi ikusgarriekin. Erreportaje hori bihar iluntzean bertan ikusi ahal izango dute Gukaren bazkideek primizian, eta astelehen arratsaldetik aurrera egongo da ikusgai gainontzeko herritarrentzat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide