Zozketa kodea: 50
Larunbatean, otsailak 4, bi emanaldi eskainiko dituzte Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek, Soreasu antzokian. Urteak bete, abenturak bizi ikuskizunaren lehen emanaldia 16:00etan izango da, eta 18:30ean bigarrena. Uztarriak Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean emanaldi bakoitzerako.
Zorte on!
Oharra: irabazleak bazkide diren egiaztatuko du Uztarriak.
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.